Luxua edo oparia? Letxez, luxuzko oparia! Bost abestiko Lp txiki + CD batekin etorri baita oraingoan Andoaingo Inoren Ero Ni familia. Diskoa ez da sorpresa bat, hardcorea aurkituko baitugu bertan. Hori bai, hardcorea bere osotasunean, munstroak dira-eta horretan andoaindarrak. Abestiaren intentsitatea kontrolatzen ongi moldatzen direla garbi erakutsi digute beste behin ere, kantuen tempoarekin jolastea atsegin dutela. Eta horretarako ahotsik bada, hori Okene Abregorena da, nahiz eta elkarrizketa batean irakurri diodan bere anaia Mikel dela erritmoekin jolasten dena, abestien eztanda egilea. Xabier Montoiaren hitzak dituen Silikona abestiak, gezur hutsa den plastikozko gizarte honi kritika egiten dio, post-hardcore abesti eredugarrian. Bestetik, espa