entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Antton Iturbe 2008

Gora Japon Gora Japon

Rock CD

Gora Japon - Descale

Gora Japon - Descale (Gora Japon diskotik -2008- hartua). Lizentzia: Creative Commons.

Gora Japon - Errekara eroanaixu

Gora Japon - Errekara eroanaixu (Gora Japon diskotik hartua -Bidehuts, 2008-. Lizentzia: Creative Commons.
Matadeixeko kontzertu hartan aho bete hortz geratu nintzenetik zalantza eta irrikia nuen buruan. Nola eraman freskotasun liluragarri hura disko grabaketa batetara? Nola transmititu musikaren jolas moduko gozamen hura? Nola gorde tentsioa, goxotasuna, berotasuna, energia geldiezin hura?
Erantzuna taldearen izen bera duen disko zoragarri hau da. Distira eta arrakasta osoz galdera guzti horiei baietz, posible dela esaten dien maisulana. Gitarra eta bateria soileko bikotean oinarritzen da beraien soinua. Beste batentzat material tinko eta mugatua litzatekeena Jon eta Myriamen eskuetan malgua eta kolorez betea bihurtzen da. Sintesia da nire ustez beraien ezaugarririk miresgarriena. Gitarra, ahotsa eta elektronika, haize edo txelo ukitu bakan eta sotil batzuez baliaturik abesti motzak sortzen dituzte. Iraupena motz baina irudimena amaigabea. Azalean sinple dirudienak milaka ideia, influentzia eta joera ezkutatzen ditu. Rock/punk/no wave muina funkera, bluesera, karibear erritmoetara
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.