entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Joxi Ubeda 2006

Folk Me, Laztana Brian Michael Roff & Joseba Irazoki

Folka CD
Joseba Irazoki (Bera) eta Brian Michael Roff (AEB) toki desberdinetako musikariak dira. Musika jotzeko moduak ere desberdinak dira. Baina osagarriak, era berean, Folk me, laztana lanean erakutsi digutenez. Bosna kantu grabatu dituzte. Brian Michael Roffenak entzun eta gero gustura hartzen ditut Josebarenak. Arin igaro da denbora, lehenengo kantua hasi eta hamargarrena amaitu denerako. Brian Michael Roff gitarra akustikoa, banjoa eta aho-soinuarekin aritzen da, AEBetako musika tradizio zaharren gainean, bere kasa, bere ukituarekin. Zintzotasuna antzematen ahal da bere doinuetan. Nowhere eta New north kantuak oso gustukoak ditut. Joseba Irazokik ere maite du AEBetako folk musika (countrya, besteak beste). Bere jotzeko eta kantatzeko modu bereziarekin baliatzen ditu hango aireak. Gizona zakur egin zen aurreko lanaren jarraipentzat har daitezke Folk me, laztana diskorako grabatu dituen bost kantuak. Beste urrats bat. Beratzen eta Sasitza naiz kantuak oso politak dira, eta izenik gabeko instrumentala ere bai (Josebak gitarra jotzeko dohainak erakusten ditu, beste behin, apaltasunez).
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.