entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Txabi Fun-Tsak 2002

Extra Yard Askoren artean

Hip-hop CD
Urte dezente dira Britainia Handiko hip-hopa goi gora so paratu zela, Atlantikoaren beste aldera begiratu beharrik gabe. Irletatik hip-hoparen filosofiari fidel zaizkion eskaintzak iristen zaizkigu, beti ere, horiek garai berrietara egokitzeko asmoaz, iraganeko kateak baztertuta. Big Dada diskoetxeak boucement deritzon filosofia sustatu eta babesten du. Boucement delakoaren ezaugarri nagusia soinu underground-enak biltzea da, hala tradizionalak (soul, reggae, afro-beat,...) nola garaikideak (techno, electro,..) eta baita are garaikideagoak direnak ere (two step, broken beat-ak,...). Baina ez hori bakarrik. Musika eta ahotsaren artean batasun handiagoa erdiesteko xedez soinuak eta testurak ere bilatzen dituzte. Soinu-ildo honen inflexio puntua Mr Roots Manuvaren Brand new second hand disko bikainean aurki dezakegu, zeinak alderik alde esploratuak izan diren hip-hoparen bideei munta berria eman zien. Disko hau berez izugarria ez bada ere, bilduma erreferentzialaren zeregina betetzen du, eta bide batez, oinarri konbentzionaletatik oso urrun dauden kantuak jasotzen ditu.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.