entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2006

Especial XX aniversario Alcohol Jazz

Funk CD
Musikaren munduan hogei urte betetzea ez da erraza. Ez behintzat Alcohol Jazzek lantzen dituen doinuak gauzatzen badituzu eta urte luzeetan itzalean lan egin behar izan baduzu. Baina ondo egindako lanak denborarekin emaitzak jasotzen ditu eta hori da banda honi gertatu zaiona. Guztia ospatzeko bilduma berezia dakarte esku artean, non beraien kantu esanguratsuenak batzeaz gain zuzenean grabatutako doinuak ere aurki daitezkeen. Funk, acid jazz eta orokorrean musika beltza maite dutenentzat egokia da honako lana, eta taldearen ibilbidera gerturatzeko balio dezake. Kantu ezagunak, bitxikeriak eta zuzenean grabatuak biltzeaz arduratu dira taldekideak. Honela, zuzenean bizi daitekeen berotasuna gerturatzea lortu dute eta bat baino gehiago dantzan jarriko dute.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.