Eroaleak, elektrizitatea edota beroa garraiatzen duten materialak. Definizioak ezin hobeto datorkio Azkoiti aldeko bikoteari. Sumendi baten moduan borborka, ekaitzaren erdian druiden moduan dei egiten duten elektrizitatea ondo transmititzen baitu beraien estreinako lan honek.
Gitarra pare bat eta erritmo kaxa bat dira edabe honen osagai nagusiak. Ahots pintzelkada txiki batzuen laguntzaz akelarre industrial honen oinarri bilakatzen dira. Doinu instrumental luzeak gehienak, intentsitatez beteak, une batzuetan mingarri izan daitekeen zorroztasunekoak. Pozoia nonahi aurki daiteke, burdin eroalearen mailu moduko kolpeek sortutako txinparten artean.
Fernaliaren musikak talde handi askoren oihartzunak dakartza, Swans, Throbbing Gristle, Einsturzende Neubauten eta antzekoen desegonkortasuna, Die Haut eta antzerako post punk eta no-wave gitarra erasoen aztarnak (Glenn Branca edo Rhys Chatham), gitarra zaratazko pareta metaliko trinkoak eraikitzea gustuko duten hainbatenak ere (Jesu, Skullflower