Vocal Fusion ez da talde bat. Vocal Fusion, guretzat harrigarri xamar izan badaiteke ere, sound system abeslari edo MCen agentzia bat da. Euskal Herrian zaila da horrelako agentzia bat zer izan daitekeen imajinatzea. Fuck England-en berriz, asteko zazpi egunetan sound systemak dauden lurraldean (London hirian bereziki), ohikoa baino, beharrezkoa da horrelako zerbait egotea. Sound systemetako abeslariak izarrak diren lurraldean jendeak disko jartzaile batek musika nola jartzen duen ikusteagatik ordaintzen du! Harrigarria ezta? Jungle, drum & bass, house, hip-hop eta ragga musika estiloetatik eratorritako garaje (UK garaje) musikak arrakasta izugarria du Ingalaterran. Irrati, dantzaleku zein sound systemetan etengabe entzun daiteke eta edonor zoratzeko moduko abiadura dauka. Disko bikoitz honetan, duela gutxi arte behintzat, musika estilo horren izarrak izan direnak aurki daitezke. Mike