entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2008

Emocionado Fidel Nadal

Reggae CD
Fidel Nadal ez da izen ezaguna gure artean. Argentinan jaioa baino Angolako esklabuen ondorengoa, 80. hamarkadan hasi zen Peter Tosh, Bob Marley edo Skatalites bezalako talde eta abeslarien musika ezagutzen eta maitatzen. 90. hamarkadan Todos Tus Muertos taldea sortu zuen. Talde honek reggaea, punka eta ska doinu biziak elkartu zituen kaleratutako sei diskoetan. Disko horiek, Euskal Herrian, Gora Herriak, Esan Ozenkiren azpi-zigiluak kaleratu zituen, eta horri esker, Todos Tus Muertos taldearen doinuak oso ezagunak egin dira gure artean (Euskal Herriko festa gehienetan entzun daiteke oraindik ere taldearen kanturen bat edo beste). Garai hartan, Fidel Nadalek, Mano Negra, Negu Gorriak edo Tigres del Norte taldeekin kolaboratu izan zuen. Era berean, Lumumba taldea osatu zuen, reggaetik gertuago zeuden doinuak lantzeko asmoz. 2000. urtean, aurreko egitasmo horiek bertan behera utzi eta Fidel Nadal bakarlari modura hasten da diskoak kaleratzen. Azkena, Emocionado izenekoa da, Buenos Airesen grabatua eta, besteak beste, duela hilabete gutxi utzi gintuen Mikey Dread abeslari eta ekoizle ezagunaren parte hartzearekin (Mikey Dread, irrati esataria eta Channel One sound systemaren gidaria, The Clash taldearekin kolaboratu izan zuen eta Ingalaterran reggaearen zabalkundean ezinbesteko pertsona izan zen). Diskoan sustraizko reggaea entzungo dugu, erritmo digitaletan oinarritutako baseekin eta gazteleraz abestutako letrekin.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.