Depresibo samar bazabiltza hobe zenuke disko hau ez entzutea, gaitza areagotuko bailizuke. Aitzitik, burua sano baduzu, uztazu zure burua disko honen giro ilunek harrapa zaitzaten. Drink from my bastard grail 2 By Bukowskiren bigarren lan luzea da eta, aitortu behar dugu, guretzako lehendabizikoa. Esan bezala, depresiboa da, giro astunekoa, eta anitzetan errepikakorra. Post-rockaren matazari tiraka egindako diskoa da, baina emaitzak kontzeptu honetatik ihes egiten du modu batean, stoner, grunge eta psikodelia ukituak topa baititzakegu. Disko ia osoa instrumentala da (lehenengoa dute ahotsa sartzen dutela) eta abestiak luze luzeak. Batzuetan oso gordinak eta oldarkorrak. Bestetan ametsetan murgiltzeko aproposak diren kantu atmosferiko eta atseginak dira, gordinkeri horri kontra egin nahiko baliote bezala. Sotoan egositako diskoa da, egokia gure baitara barneratzeko