Los Coronas eta Arizona Baby taldeak elkarrekin eta nahasirik egiten ari diren bira arrakastatsua laguntzeko, zapore amerikarreko
Dos hombres y un destino ep-a atera dute. Lau abesti biltzen ditu, lau bertsio, mugaldeko lurruna dariena.
Los Coronas hasten dira Pink Floyd-en
Wish you were here balekoarekin. Aldiz, bikain agertzen zaizkigu Dead Kennedys taldearen
Too drunk to fuck kantuaren irakurketa egiten dutenean, haize sekzio batek lagunduta.
Arizona Babyk Del Shannon-en
Runaway kantu ultraezagunari ekiten dio, Estatu Batuetako helgoaldeko errepide-kantina baten giroaz bustirik. Ongi. Bukatzeko, Alci Acostaren
La carcel de Sing Sing lantzen dute, diskoari erabateko ukitu exotikoa emanez, nahiz eta kantu honetan, ahotsak ozta ozta egiten duen bat bilatutako giroarekin.