entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2005

Dobra Kidsgofree

Rock CD
Torrelavegan kokatutako taldea da honako hau, nahiz eta bertako partaideak hainbat hiritan bizi izan diren, horien artean Bilbo. Egunotan beren jaioterrian grabatutako hirugarren diskoa aurkezten dihardute. Dobra izeneko lan berrian hardcore sendo eta dotorea aurkitzen dugu, emo eta pop ukituak ere erabiltzen dituztelarik egituretan. E izenburuko beren aurreko diskoarekin egin bezala, oraingoan ere Santi Garciaren laguntza izan dute grabatzerako orduan. Honek taldearen izpiritua garbi azaleratu du. Santi Garciarekin batera Xavi Navarro aritu da ere ekoizpen lanetan. Beren musika Frantzian banatzen duten talde horietako bat da Kidsgofree. Eta poliki-poliki beren soinua sendotzen dihardute Money Talks edo Talk of the devil bezalako abestiek erakusten diguten bezala. Gitarra akustiko eta teklatuaren presentzia ere aipatzekoa da, azken honek gidatzen dituelarik One big question edo Hide and seek piezak, balada moduan ulertzen ditugunak (hori bai, Kidsgofreeren soinuarekin bat datozenak). Nabari da ibilbide oparoa duen taldea dela honako hau, abestien freskotasunak eta soinuak erakusten diguten moduan.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.