Talde batek greates hits bilduma lan bat kaleratzen duenean beti agertzen da susmoa ordura arte egindakoa nolabait ehortzi nahian dabilenekoa, gehienetan bide berriei ekiteko asmoz. Silverchair australiarrek ere, iaz kaleratutako bilduma lanaren ondoren, badirudi aurreko hiru lanen estilo gordina (batez ere Frogstomp eta Freak Show diskena) alboratu nahi dutela eta Neon Ballroom-en aurrikus zitekeen hari orkestraletik tira egin dutela Diorama laugarren disko hau osatzeko. Orokorrean hiruko izatearen xarma galdu dela esan daiteke, kanta guztietan big-orchestra bat dagoelako