entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2002

Diary of The Silent Years Winston Mc Anuff

Reggae CD
Isiltasunaren urteak iluntasunaren urteak izan direla esango genuke. Jamaikar musikaren historian bada garai bat, 70ko hamarkadaren azken urteak, misterioz eta iluntasunez jantziak daudenak. Horregatik agian, reggae musikaren urterik interesgarrienak direla iruditzen zaigu. Garai hartan egindakoaz orain hasi gara ohartzen, zorionez ikerketa lan handia egiten ari diren diskoetxeei esker. Blood & Fire edota Pressure Sounds dira lan txukunena egiten ari direnak baina ezin ahaztu ditugu Easy Star edota Maka Sound zigiluak. Azken hauek jamaikar single zaharren altxor kutxa arakatu eta Winston McAnuff bezalako abeslariak berreskuratu dituzte. Eskerrak Ahalguztidunari. Nola da posible horrelako reggae ona horrenbeste urtez ezkutuan egon izana. Zigilu berak Knowledge taldearen kantak berreskuratu ditu, 75-80 urte artean egindakoak. Babilonia sutan jartzeko adina egurra dago hemen. Fiya!
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.