entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Txabi Fun-Tsak 2003

Dehli 9 Tosca

Dub CD
Toscaren itzulera diskografikoa Delhi 9 izenburuko CD bikoitzean gorpuztu da. Diskoak Indiarekin baino, talde zahar batekin zerikusia dauka, zeinean Dorfmesister eta Rupert musika egiten hasi ziren oraindik nerabe zirenean. Gustu onaren zale hauen lan berriak aurrekoen moldeak jarraitzen ditu oro har: lasaitasuna eta erritmo patxadatsuak gustukoak dituztenentzat arras egokia da. Oraingo honetan, izpiritua ez ezik, tempoa ere zertxobait goratu dute, leuntasunik galdu gabe ordea. Hamar abesti berri, saio amaigabeetan zizelkaturikoak, musika-tresna desberdinak joaz eta grabatuz, ondoren digitalki editatzeko, beti ere, samplerra neurriz erabilita. Hau guztiari, ahots bikainak eta atmosfera zein efektuak gehitu dizkiote
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.