entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
In 2008

De donde el aire da la vuelta Iratxo

Fusioa CD
Iratxoren lehen diskoaren izenburua De donde el aire da la vuelta da. Urteak daramatza musika panoraman leku bat egiteko borrokan. Eta lortzen ari dela ematen duen arren, oraindik asko gelditzen zaio, ikasteko, hontzeko. Iratxoz mintzo garenean, mestizaiaz, fusioaz, erritmo freskoez eta ska, swing, jazz, funk, flamenko eta rockaz mintzo gara. Erritmoz beteriko musika, dantzara eta salto egitera bultzatzen gaituena.
Iratxo jaialdietan jotzeko talde bat da, zuzeneko indartsua dute eta publikoarekin konektatzen badakite. Aitzitik, formulak errepikatzen dituztela aipatu beharrean gaude, letra landuko abestiak, aldarrikapenezkoak, rock estilokoak baino kantu-egile erakoak eta leloz beterikoak. Diskoko 14 abestiak luze eta astunak egiten dira denak jarraian entzuten baditugu. Gutxika entzutea gomendatzen da, diskoa zurrupadaka edatea, erritmo aldaketak, fusioa eta baikortasuna gozatzeko. Albertucho (Tiempo para pensar), Canteca de Macao-ko Anita eta Txiki (Loco) eta Kutxi Romeroren (El aire que da la vida) kolaborazioak azpimarratu behar ditugu. Beste kolaboratzaile batzuk Carlos Chauen, Paco Cifuentes eta Txema (Quinto Parpadeo) izan dira.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.