entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Txabi Fun-tsak 2005

Click Fundaci

Funk CD
Disko berriarekin datorkigu konplexurik gabeko Fundazio hau. Oraingo honetan, jauzi kualitatibo handia eman dute konposaketen egiletasunari dagokionean, diskoko kantu guzti guztiak beraiek sinatu baitituzte. Estilistikoki ere jauzirik badago. Beren funk zikin eta berezia, house soul-full, erritmo hautsi delikatuak edota urruneko Amerikako influentziak, pasio latindarraren ukitu bero horrekin. Milo Manararen komiki ospetsuak bezala, Fundazioaren Click-ak efektu sekundario berdintsuak eragiten ditu entzuleen artean, hau da, efektu hedonistenekin erlazionatutako horiek. Bizitzeko gogoa, hori bai, bakoitzak bere erara. Horrela ulertzen dute bizitza eta horrela transmititzen dute, beltz kolorekoa, beltza den moduan beren arima, musikala bederen. House, drum&bass, funk, jarrera retroa eta den-dena gazteleraz kantatua, letra propioekin. Gazteleraz kantatzearena hain zuzen, nota onarekin gainditzen dute. Izan ere, mintzagai dugun estiloa ingelesez kantatua izan baita bere jatorritik. Eta zuzenean geldiezinak, betiko moldez. Hamaika arima deabruari salduta.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.