entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2009

Checkpoint Rock, canciones desde Palestina Askoren artean

Askotarikoa CD
Fermin Muguruzak eta Javier Corcuerak zuzenduriko Checkpoint Rock, canciones desde Palestina film dokumentalaren jatorrizko soinu banda jasotzen du disko honek. Hamabi kantu dira guztira, zeinei sei bonus track gehitu dizkieten, 18 kantuko bilduma interesgarria osatu arte. Herri zapaldu baten espresio musikala da lehenik eta behin disko hau, askotariko musikak jasotzen dituen soinu lagina, hip-hopetik musika tradizionalera doana. Hementxe dago diskoaren lehen bertutea hain zuzen ere: horren estilo, doinu, kontzepzio musikal diferenteak uztartzea eta, aldi berean, hain entzungarria gertatzea. Segur aski, pelikula ikusi dutenek zuku gehiago aterako diote soinu banda honi, "kontestualizatu" egiten duelako are gehiago musika honen egileen egoera eta musikaren beraren jatorria, baina pelikula ikusi gabe ere interesgarria den diskoa da, batik bat, kultura diferenteetara gerturatu nahi direnentzako, hizkuntza diferenteak, tradizio musikal diferenteak entzun nahi dituztenentzako.
Talde eta artistei dagokienean, DAM (Palestinako lehenengo rap taldea arabieraz kantatzen) entzunen dugu; Amal Murkusek (musika tradizionaleko emakumezko kantaria)
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.