entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2003

Champion in the arena 1976-77 Jackie Mittoo

Reggae CD
Jackie Mittoo. Nor zen Jackie Mittoo? Reggae zaletuen artean ere galdera honek ez luke erantzun garbia izango eta hala ere, reggae musika gaur egun ezagutzen dugun bezala ulertzeko ezinbesteko izena da Jackie Mittoo-rena. Studio One diskoetxean musikalki sortua, Skatalites taldeko partaide izan zen (baita beranduago Soul Brothers-ena ere) eta 60. hamarkadan Clement Dodd-en zigiluak kaleratutako harri bitxi askotan partaide izan zen. Teklatuetan maisu, 60. hamarkada bukaeran kaleratu zituen lehen singleak bakarlari modura. 70. hamarkada ilunean Kanadan eta Londonen ibili zen, musikarekin zuen harremana galdu gabe, soul musikarekiko zuen maitasuna handitzen zen neurrian. Urte haietan ezagutu zuen Bunny Lee ekoizlea eta berarekin batera egindako elkarlanaren emaitza da Blood & Fire zigiluak kaleratutako bilduma hau. Roots reggae musikaren klasikoak Jackie Mittoo-ren eskuetatik pasatuta. Jamaikako musikari asko bezala itzalean bizi izan den artista izan zen eta oraindik gaur egun ere ez da berak egindako lan eskerga behar bezala baloratu. 42 urte zituela zendu zen, inor gutxi berataz gogoratzen zela. Jamaikar musikarekin gozarazi eta itzalean bizi izan diren musikari guzti horiek omentzen ditu disko honek. Mila esker guztioi.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.