entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Rafa Cabeza 2005

Blackswam Nancy Hole

Rock CD
Nancy Hole 70. eta 80. hamarkadetako musika maite duen taldea da. Blackswam, aurkezten diguten diskoa, lokalean zuzenean grabatu dute ia presupuestorik gabe eta emaitza ona lortu dute. Diskoa oso ondo entzuten da, baina zerbait falta zaion sentimendua ere airean uzten du. Mutil hauek rock gogorrari ematen diote eta taldearen dohainen artean Joss Navazo kantariaren ahots bikaina dago. Cris Cornell eta Axl Roseren arteko zerbait, gertuago, segur aski, Soundgardeneko kantariaren ahots sakonetik. Gitarrak ere, lehenengo ilaran kokatzen dira eta, esan bezala, oso garbi eta zuzen entzuten da dena. Soinu pareta lodia eraiki dute, baina garbiegia, produzituegia dagoela iruditu zait. Oso kargatua. Efektuek, nire ustez, naturaltasuna eta indar pittin bat kentzen diote azken emaitzari. Blackswam, beraz, ez da estudioan grabatutako gaur egungo produkzio handiak bezala entzuten, baina zuzenean grabatuta dagoela kontutan hartuta eta gaur egun teknologiak eskura uzten dizkigun tramankulu eta trukuak (ordenagailuak, anpli digitalak
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.