entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Antton Iturbe 2011

Black Grass Little Wings

Folk-pop-psikodelikoa CD
Black grass diskoaren azala "Black grass" diskoaren azala
Little Wings "Black Grass"
Joan den ekainean erdi hutsik zegoen Madrileko El Sol aretoan zuzeneko kontzertu batean bere musika xarmagarriarekin topo egin nuenetik Kyle Field jauna (aka Little Wings) nire altxor txikia bilakatu da. Kyleren mugimenduak eszenatokiaren gainean trakets xamarrak dira, bizar handiak ematen dion itxura xelebre horrekin besterik gabe lagun batzuekin inprobisatzen hasi den kaleko musikari bat dela dirudi. Edo are gehiago, Wes Andersonen filmetako freakien kanpamendu baten buru balitz bezala, suaren inguruko gauerdiko dantza eta kontuei musika jartzen ari dela. Baina une batez begiak itxi edota kontzertua aurrera egiten uzten baduzu, haserako irribarretxo konplize hori txunditutako aho bete hortz bihurtuko zaizu. Bere sinpletasun eta arintasun engainagarri horretan hain boteretsua da bere musikaren lilura. Musikalki zerikusi handirik ez badute ere, Jandek edo Daniel Johnston dira antzeko inpresioa sortarazten duten beste bi musikari eta burura datozkidan lehenak.

Gero, etxean Black grass bere azken diskoa entzutean aztikeria bere horretan mantentzen da. Musikalki forma borobilagoa eta zehatzagoa du noski, baina sorginkeria eta sorpresa maila berbera mantentzen du. Erreferentzia batzuk ematera ere ausartuko nintzateke: Rocky Erikson, azidoz pasatutako Neil Young bat, Destroyer-en Kaputt azken diskoa, Al Green-en falsetoa, Giant Sand-en moduko basamortuko gitarrak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.