entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2003

Bah Samba Bah Samba

Askotarikoa CD
Samba. Brasil, Sao Paulo, perkusioak, steel bands, dardara, zarata, irribarrea, kolorea, beroa, sargoria, distira... eta dantza. Udara bukatu dela diote. Herrietako festa gehienak amaitu dira, eta zu? Dantza egitea gustatzen zaizu? Ez da derrigorrezkoa, ez da ona edo txarra, ez da bekatua eta gutxiago delitua. Eta agian ez dakizu dantzatzen. Normala da. Nork daki dantzatzen? Eta dantzatzen jakingo bagenu ere, guk dantzatzen dakigun musika entzun behar dugu dakigun dantza hori dantzatu ahal izateko. Ezker eskuin, gora eta behera. Orain pauso bat aurrera eta orain pauso bi (edo hiru) atzera. Adi eta tente! Gogortuta nago. Adin kontua izango da agian edota gizarte kapitalista kontsumista eta monarkiko honek gogortuta egotera behartzen nau. Auskalo. Erritmo konstantea behar dut eta bihotza ziztu bizian. Dantza musika makinekin egiten da baina hezur haragizko musikariek ere dantza musika egin dezakete, ezta? Edo biak uztartuta. Normalean nahasketak kantua ezaguna egin eta gero datoz eta talde batek diskoa kaleratu eta gero azaltzen da bildumetan. Bah Sambarekin gauzak alderantziz doaz eta udara izan ez arren, pauso jakin batzuk jakin gabe, brasildarra zaren edo ez axola gabe, dantzatu daitekeela erakusten dute. Gizonak eta makinak dantzan, erritmo berririk asmatu behar izan gabe eta oso modu dotorean. Ez dizu kalte egingo.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.