Total Chaoseko mutilak ez dira geldirik egotekoak.
Freedom kills diskoa eta
17 years of chaos bilduma argitaratu ostean, CD berria daukate kalean,
Avoid all sides, bederatzigarrena, bildumak kontuak hartuta. Hamazortzi urtean matraka ematen egon ondoren, ezinezkoa da taldeari aldaketak egiteko eskatzea; beraz, betiko hardcore punka aurkituko dugu hemen. Hori bai, aurreko diskoarekin alderatuta,
Avoid all sides ez da hain hardcorea, abesti gehiagotan berreskuratzen dute melodia eta street-punk espiritua (
Fuck the C.H.P., Send the boys home, Dancing on your grave) eta, alde horretatik,
Freedom kilss haserretu hura baino gogoangarriagoa begitandu zaigu
Avoid all sides hau.