Munduan zehar musika mota asko eta asko dago, baina metro karratuko estilo gehien duen herrialde bat aipatu beharko bagenu, hori, noski, Kuba izango litzateke. Handik etorri dira, son-a, boleroa, cha cha cha, guaguanco-a, montunoa, mamboa, descarga eta beste hainbat estilo. Eta beti bezala, horiek nahastu ohi dira beste lekuko musikekin, jazza, funka eta hip-hoparekin adibidez. Estilo guzti hauek azken 50 urteotan sortutakoak dira gutxi gorabehera eta bilduma honek biltzen dituen abestiak 50 eta 70 urteak bitarteko pieza bitxiak dira hain zuzen, perkusioz osaturik eta solo-en protagonismo guztiarekin. Bilduma honetan, descarga delakoak (Kubako jam sesioak) latin jazz klabean dira jaun eta jabe, eta maisu askoren artean ondoko hauek agertzen dira: Cachao y su Combo, bi abesti zoragarrirekin Cogele el golpe eta Malanga amarilla; Armando Peraza; Mon Rivera; El Super Tumbao Bacalao Salao kantarekin; Mama G