entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2005

Arrazen Miztura Miztura

Post-Rock CD
Arrazen miztura diskoa eskuan genuela eman ziguten berri txarra: Miztura taldea desegin da. Hortaz, beraien azken lantzat joko dugu hemen komentagai dugun hau. Begura diskoa argitaratu berria zeukaten Plaza Jaialdiko agertokian azaldu eta enkarguz egindako Arrazen miztura musika emankizuna eman zutenean. 2003ko festibalean izan zen. kontzertu hori grabatu eta Jazzlek argitaratu du berriki. Emanaldi berezi honetarako Miztura laukotea Maite Arroitajauregi (txeloa), Francisco Herrero (biolina) eta Victor Iriarterekin (irudiak) batu egin zen. 50 minututako kontzertua izan zen, eta orduan kronistek esan zutenez, baretasuna eta lasaitasuna nagusitu ziren. Momenturik politenetakoa txeloa eta gitarraren arteko solasaldia ematen denean gertatzen da. Soinuen eztandara heltzen direnean ere, Mizturakoek lortzen dute entzulea astintzea eta emozioak ukitzea.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.