Urte batzuetatik hona sustraiak dituen amerikar musikaren errebindikapena nabaria izan da. Soilik Bruce Springsteen edo Tom Petty bide berean mantendu ahal izan dira, beste artista zein talde asko bigarren plano batera zokoraturik gelditzen ziren bitartean. Laurogei eta hamarreko hamarkadaren erdialdean Steve Earle kartzelatik irten eta bere diskorik onena atera zuen, publiko zabalean ezagutzera eman zuena.
I Feel Allright lanak talde askorentzako bultzada suposatu zuen, Marah-entzako beste batzuen artean, betiko amerikar rockari gaur eguneko ukitu bat emanez. Bere protagonistak, Bielanko anaiek, disko mordo bat atzera utzita eta alkohol desintoxikazio bat gaindituta, lan bikaina atera zuten, Steve Earlearen zirkulua itxiz, non optimismoa eta etsitasuna elkar helduta bidaiatzen zuten diskoan zehar. Odola botatzen dute ondoren argia ikusteko. Freskotasuna ez dute galdu eta hori zalearen beldurrik handiena zen.