entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Asier Leoz 2003

American Iv (The Man Comes Around) Johnny Cash

Kantautore CD
Gauzek horrela jarraitzen badute, Rick Rubin produktorea gehiago izango dugu gogoan Johnny Cash-ek ateratako azken lanengatik RHCP, Beastie Boys eta beste hainbat talde eraginkorrekin egindako diskoengatik baino. Edo agian ez, askok beltzez jantzitako gizona beti ikusi nahi izan dute garai onak aspaldi joanak dituen country izar ohia bezala. Bitartean, eta bere gaixotasun latzak erruki gabe aurrera egin ahala, Johnny Cash-ek bere bizitzako lanik bikainenak atera ditu Rubin alboan duela. Azken urteotan honek Cash-ek sekula entzun ez dituen taldeen kantuak jarri dizkio eskura eta gure gizonak bere baritono ahotsa pasatu die gainetik kamioi bat bailitzan, kantuen berezko edertasuna batek daki nola handiagoa eginez. Azken honetan aukeratutakoak Hank Williams, Nine Inch Nails eta Depeche Mode izan dira besteak beste (nor esango zukeen Personal Jesus hain abesti ona zela) eta urte osoko disko onenetako baten oinarria izan dira. Simon & Garfunkel-en Bridge over troubled waters entzuterakoan barrenak kizkurtuko zaizkizu. Zer gauza gutxi garen honelako musikaren aurrean.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.