Amasijo de porrazos diskoan Albertuchok harritu gaitu aurrekoak baino lan helduagoa eta benetakoagoa eskainiz. Askotariko estiloak batu ditu bere abestietara, hortaz,
Lunas de mala lengua lanean erakusten duen flamenko giroaz urrundu da eta 70etako rock gitarren eremura gehiago hurbildu abesti sorta berrian, funk eta blues melodiak lauso igarri daitezkeelarik.
Kolaborazioei dagokienean, Mareako Kutxirena (ohikoa jada eta bere egur ahotsarekin jantzitako poesia
El bueno, el feo y el malo kantuan gozarazten gaituena); Reincidenteseko Fer-ena, Disidenciako Txusena eta Vantroi taldeko Gerardorena
Me gustan m