entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2006

Adventures in freestyle Freestylers

Elektronika CD
Duela urte batzuk Freestylers Euskal Herrian izan genituen Raw as f**k diskoa aurkezten. Lan horrek ate asko ireki zizkien, batez ere Push up kantuaren eskutik. Orain disko berriarekin datoz. Kantu komertzialak aurki daitezke bere baitan, Could I Be Dreaming kasu. Baina basatiak dira diskoko kantu gehienak (Painkiller, Beat it down edo Old Skool Fool). Hortaz, dantzalekurako doinu kutsakorrak datoz hemen, askotan zikinak izatera iristen direnak eta talde honen ibilbidearekin bat datozenak. Break beat-aren deabruak izanik, ez da harritzekoa guzti hau. Hala ere, ezin ditugu taldeak dituen eraginak alde batera utzi. Honela, hip-hop, electro, reggae, soul edo funkaren sampler eta ukituak aurki daitezke edonon. Marcel aka SirReal-en ahots hauskorra (zeinak whiskey edale sutsu baten ahotsa nahiz pop abeslari batena jar ditzakeen) edo Corinna Grayson-ena In Love With You erakargarrian entzun eta gero, Freestylersek aurreko diskoetan hasitako bidea jarraitzen dutela egiaztatuko dugu, ipurdia mugiaraziko dizkizun doinuekin beteta datorrelako motherfucker!
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.