entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Julen Azpitarte 2006

1978/1982 La Banda Trapera Del R

Punk CD
Munster zigiluak argitaratu berri duen La Banda Trapera del Rio punk banda katalan mitikoaren antologia ezinbestekoa da punk rocka eta rock and roll gordina maite duen edozein zalerentzat. Diskoetxeak lan ederra egin du bai edukiari bai diseinuari dagokienez. Traperoen diskografia osoa, izan ere, disko liburu bikoitzean aurkeztu dute eta bi formatuetan eskura daiteke, digitalean zein analogikoan, alegia. Diskoaren oharrak Jaime Gonzalo Ruta 66 aldizkariko zuzendariak idatzi ditu eta zuri beltzezko argazki esanguratsuekin apainduta dator. Mamiari dagokionez, punk rockaren jarraitzaile zaharrek ondo baino hobeto dakite zer gordetzen duen: Tio Modes-en riff gitarra odoltsuekin urraturiko kantu gordinak, Morfi kantariaren hitzak ahaztu gabe: Curriqui de Barrio, Venid a las Cloacas, La Regla, Monopatin, A mi dosis edo Ciutat Podrida
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.