Eskorbuto. Lehen maketa. Madrilen atxilotuak izan dira Espainiaren aurkako mezuak kantatzeagatik. Estatu osotik elkartasun mezu ugari jasotzen dituzte, baina ez Amnistiaren Aldeko Batzordeen aldetik. Gertaera honek Eskorbuto bere ibilbide guztirako markatua utziko du. Maketa hau gertaera hura pasa ostean grabaturiko maketa da, taldearen lehena eta Rufus taldearen entsegu lokalean grabatua. Soinu kalitate ona. Hamahiru abestik osatzen dute lana eta azken abestia amaitu ondoren CDari aurrera egiten uzten badiozu beste abesti bat topa dezakezu, ETA abestia hain zuzen ere.
Egia esateko, ez dakit zer gehiago esan. CDa gomendatzen dut, dokumentu historikoa baita (biniloan ateratzekoa da ere). Eskorbutoren izpirituak bizirik dirau herri bakoitzeko auzo bakoitzaren zulorik sakonenean.