entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2004

0-tik Gari

Rock CD
Gari musikari osoa da. Kantuak konposatzeaz haratago, kantu horiek transmititzeko sinesgarritasuna du. Emozioa helarazten badaki. Horixe du bertute nagusia eta indar iturri. Hala ere, kantu onik gabe nekez lor daiteke aurrekoa. Eta Gariren hirugarren bakarkako lanak baditu, eta ez gutxi gainera. Hil ez denak izenburuko piezak hasiera polita ematen dio maila dezente altua mantentzen duen disko honi. Motza, zuzena eta bat batekoa, diskoan sartu gaitu konturatu ere egin gabe. Rock and rolletik dator Gari, eta eragin hori diskoaren izaeran berean dago, baina bestelako doinuak ere inguratu ditu lan honetara: Hego Amerikarekin duen gertutasuna iturri dituzten doinuak (Granito de arena, Son granito ) edota funka (Ni naiz), esaterako. Bizitzak izenburuko balada (piano batez lagunduta) edo Eta gero zu kantu rockzalea (honen bertsio akustikoa ere egin du Jean Marie Ecay gitarra jolearekin) diskoak agertzen duen mailaren adibidetzat har ditzakegu. Hitzak berriz, Garirenak kenduta, Jon Maia, Jon Benito, Kepa Murua eta Bernardo Atxagaren lumetatik atereak dira, eta gizakion kezka unibertsalak dituzte jo puntu: amodioaren estutasunak, iragana, bizitza
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.