"Red led or death" azken lanaren izena
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Hirukoa: Brainloster, Firehead eta itaunketa erantzun diguna, Leroy Starlight. Stoner delakoaz potrotaraino omen daude. Rock-aren historiaren garairik okerrenak bizi ditugula diote. Rock-a daramate zainetan eta hirugarren lan honekin berretsi nahi izan dute. Mermaid dira eta Red led or death da beraien lan berria. Kritikak bere onespena eman die berriz ere. Eta zuk?
Aurreko diskoekin erkatuta, kanta askoz motzagoak, zuzenagoak, entzun daitezke honako diskoan, Mermaid eta High dimention is the direction lanetan zeuden garapen luze horiek alboratuz. Nahita egindako zerbait al da?
Bai, aldez aurretik erabaki genuen, nahita egin dugu hala, baina hala izanagatik ez dugu gure musika inolaz ere behartu. Potrotaraino gaude stoner delakoaz. Betidanik entzun izan dugun musika da, paperontziekin eskaparateak apurtzen genituen bitartean.
Diskoetxe aldaketa ere nabarmentzekoa da. Zer moduz Munster-erako jauzia?
Munster-en hatzaparrak ipurdi gehiago ditu eskura. Disko hau Aznar alu horren alabari ere iritsiko zaio!
Non demontre dibertitzen da zuek bezalako jendea Iru