Lagartija Nick.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Zona de Conflicto (Chesapik, 2011) dugu Granadako taldearen azken lana, hamaikagarrena dagoeneko. Ezer gutxi gehitu daiteke Lagartija Nick-i buruz: belaunez belaun mantendu den taldea dugu, nahiz eta askotan publikoak ez duen ondo ulertu honen bilakaera musikala eta honek ekarri du Lagartija Nick taldea (Jack Kerouac-en Bidean eleberriko pertsonaia baten izena) ez egotea beti merezi izan duen tokian.
Hirukote formatura itzuli dira berriro, Antonio Arias ahotsa eta baxujolearekin batera, Victor Lapido gitarra eta Erik Jimenez bateria jolea (taldearen sortzaile eta zutabeetako bat) bildu dira
Zona de Conflicto honetan, taldearen heldutasun musikalaren seinale, dudarik gabe. Antonio Ariasekin mintzatu gara, beti bezain pertsonala zein misteriotsua.
Zona de Conflicto (Chesapik, 2011) da zuen hamaikagarren diskoa, duela bi urte argitaratutako Larga Duracion (Everlasting, 2009) horren segida, nola definituko zenuke zuen azken lan hau?
Taldearen ADNa gehi atzetik daramagun guztia biltzen du, musikalki hitz eginda. Disko berria egiten duzunean, iraganak lagun dezake baina ez du grabazioa konpontzen. Musika zerbait bizia da, eta bulkada bat behar du, bidea zabaltzerakoan forma berriak sortzen dira eta guk beti utzi izan diogu gure buruari bide berri horietatik joaten, esan nahi dut bilatzen jarraitzen dugula, ezin duzu asmatu noraino. Une honetan, inoiz baino presenteago ditugu iragan ditugun forma musikal guztiak.
Diskoetxez aldatu zarete, Bartzelonako Chesapik-ekin grabatu duzue azken lana. Ez dira fideltasunak gordetzeko garaiak diskoetxeei dagokionez... Zergatik Chesapik?
Gure management agentziaren diskoetxea da. Denek dakite, orain 360 deitzen duten kontratuak direla nagusi, dena biltzen dutenak: bulegoa, diskoetxea, e.a. Hala ere, banatzailea Popstock da, azken lau diskoak beraiekin egin ditugu.
Hala ere, Sony bezalako erraldoiak ere ezagutu dituzue. Zeintzuk dira independenteen eta zigilu handien arteko desberdintasunak?
Multiek publikoarenganako eragin handiagoa bermatzen dizute, eta honek iraupen luzeagoa dauka, indi batean izan dezakezuna baino, baina azken hauekin harremana askoz estuagoa da. Diskoetxe independenteekin lan egiteak bermatzen du zuk kontrolatzen duzula eta zuzentzen duzula zure musika leku egokira. Sinbiosi garaiak bizi ditugu, eta elkar laguntzeko unea da, guk hobeto ulertzen dugu beraien lana eta beraiek gurea.
Itzul gaitezen azken diskora berriro. Badira zenbait abesti Zona de Conflicto bera, zein Crimen, Sabotaje y Creacion edo Panorama n