Azala, deigarria eta polita.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Gora Japon bikoteak kalean du estreinako diskoa Bidehuts plataformaren eskutik. Myriam (bateria eta ahotsa) eta Jon (gitarra eta ahotsa) dira Gora Japon. Biek ala biek musikaren erritmoa, taupada, nabarmentzen dute euren jarioa azaltzerakoan. Agian, hortik dator diskoan antzeman daitekeen funk eragina. Hala ere, jazz, bossa, no wave, edo beste hamaika estiloren arrastoak suma daitezke.
Musika estiloak gorabehera, inprobisazioa du ardatz bikoteak bere musika gauzatzerakoan. Emaitza pertsonala bezain dantzagarria da. Bidehuts ezustez beteriko bide bikaina egiten ari da pausuz pausu. Jonek eta Myriamek dute hitza.
Diskoa jada kalean dago, pozik zaudete emaitzarekin? Zergatik aukeratu duzue Bidehuts?
Jon (J): Diskoa Karlos Osinagarekin grabatu genuen Tolosako Bonberenea estudioan. Karlos Lisab