entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
2024-02-20

Ezpalak

Lagunekin eta zuzenean


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Indartsu eta sendo dabil Ezpalak taldea. 2019an Zestoan sortuak, han eta hemen jotzeko eta gozatzeko aukera izan dute urteotan. Eta hori bera eman digute. Eta, musikari iaioak izateaz gain langileak ere badirenez, azken bi diskoetan esperientzia berri bat landu dute. 2021ean, Kolpatu Topatu diskoa kaleratu ostean, lan hartako kanta batzuk zuzenean grabatu zituzten,musikari lagunak baserrira gonbidatuta, eta Baserrian Zuzenean gisa igo zituzten YouTubera. 2023an, Hortz aina hots diskoa argitaratu ondoren, ariketa errepikatu dute: abestietako batzuk lagunekin grabatu dituzte, zuzenean, lokalean. Pieza horietako zenbait YouTuben argitaratu dituzte eta, orain, euskarri fisikoan ere ikusi dute argia 2021eko beste haiekin batera. Lagunekin Zuzenean izeneko CD bikoitza atera baitute, Baserrian zuzenean 2021 eta Lokalean zuzenean 2023 CDak batzen dituena. Eñaut Gaztañaga Ezpalak taldeko gitarra-jotzaile eta sortzaileak azaldu digu guztia. 


 

Testua: Patxi Gaztelumendi
Argazkiak: Alain Martinez Holyfire

Baserrian zuzenean izenpean, hainbat kanta zabaldu zenituzten duela pare bat urte. Orain, baita ere lagunekin baina lokalean, beste zazpi abesti grabatu dituzue. Nolakoa izan da    Nola izan da prozesua?

Aurreko lanarekin oso gustura geratu ginen, asko gustatu zitzaigun artista bakoitzak abestiari egin zion ekarpena. Beraz, disko berriarekin ere berdina egitea erabaki genuen. Artista gonbidatuak bilatzen hasi ginen, nortzuk izan zitezkeen pentsatzen, eta azkenean zazpi abesti osatzea lortu genuen. Luxu hutsa da artista hauek guztiak alboan iztea gure abestiak partekatzen eta aberasten. Lan handia izan da eta presa puntu batekin ibili gara Durangoko Azokara heldu ahal izateko, baina prozesu polita eta esperientzia izugarria izan da.

 

Bizi-bizi dauden talde eta abeslariak aukeratu dituzue. Lagunak direlako, ala afinitatea duzuelako, estiloari begiratu diozuelako... zerk ekarri ditu zuekin zuzenean grabatzera?

Ezpalak taldeak urte gutxi daramatza oholtzetan, baina gutako bakoitzak urte luzeko ibilbidea du musikari gisa, eta horrek lagundu: jende asko ezagutzen dugu, musikari askorekin egin izan dugu topo kontzertuetan, estudioan. Miresten ditugun artistak partekatzen ditugu gainera, musikaz hitz egiten dugu, pedala dela, anpliak direla, bestea dela… eta gonbidatu horietako askorekin adiskidetasuna ere sortu da bidean. Elkarrekin musika egin, lokal batean batera aritu eta abesti bakoitzari bere ikuspegia gehitzea gauza ederra da. 


Zuzeneko taldea da Ezpalak. Horregatik, beharbada, indar hori guztia erakusteko beharra? Zuzenean jo, zuzenean grabatu, irudiak hartu…

Bai, Ezpalak zuzeneko taldea da. Gure zuzenekoak nahiko bortitzak direnez, zaila izaten da soilik audio bidez hori jasotzea eta transmititzea, eta horregatik da interesgarria zuzenean nolakoak garen erakustea. Bideo horietan ez dago publikorik, baina ikus-entzunezko horien bitartez Ezpalak zer den erakustea garrantzitsua iruditzen zaigu. Guri ere, musikari bezala, beste talde batzuen zuzenekoak ikustea gustatzen zaigu, eta gaur egun badaude euskarri eta era asko hori egin ahal izateko. Guk hartzaile bezala atsegin duguna, geuk egitea ere garrantzitsua da. Horrek bultzatu gaitu.

 

YouTubetik CD eta abesti digitaletara. Irudiak eta soinua uztartzen dituzue... dena behar al da egun?

Zenbat eta material gehiago eduki, orduan eta aukera gehiago dituzu hor luzez irauteko, dirudienez. Gaur egun, disko berri baten bizitza oso laburra da. Lehen bi urte iraun zitzakeen; orain, ordea, onerako edo txarrerako, informazio asko daukagu, gauza berri asko heltzen dira, eta disko baten biziraupena askoz laburragoa da. Zenbat eta material gehiago sortu, luzeagoa da lan horren biziraupena. Aurreko lana, Baserria zuzenean, YouTuben bakarrik atera genuen, eta ideia ona iruditzen zitzaigun orain bi lanak CD batean batzea, Durangoko azokarako edizio mugatu batean. YouTuben edo disko fisikoan ez ezik, Spotifyn eta plataforma guztietan sartzeko ahalegina egin dugu gainera.

 

Hortaz, CD bikoitz batekin plazaratuko duzue lan bikoitz hau Durangon. Euskarriak eztabaidagai diren honetan, badirudi gurean oraindik saltzen direla diskoak. Nolako esperientzia da zuena?

Helduko da une bat zeinetan ez duen zentzurik izango. Kotxeek ez daukate CD entzungailurik, ordenagailuek ere ez daukate aukerarik… Egia da, bestalde, biniloak geroz eta oihartzun handiagoa duela. Guk CD edizio mugatu eta txikia egin dugu, beste euskarriekin batera, gure entzuleek gordetzeko aukera izan dezaten, besteekin batera.

 

Aurreko bi lan hauekin topera ibili zarete bolo eta kontzertuetan. Eszena irauli duzuela esan daiteke; areto txikietan ez ezik, kontzertu handiagoetan ere ikusi zaituztegu. Pozik al zaudete daramazuen martxarekin?

Oso pozik gaude bai, oso indartsu ibili gara kontzertuak ematen. Gaztetxeetan eta aretoetan ez ezik, festibal batzuetan ere ibili gara. Guri kontzertuak ematea gustatzen zaigu, eta talde honek horretarako aukera eman digu, sekulakoa da!

 

Lokalean lagunekin zuzenean grabatu dituzuen bideo eta disko hauen ostean, zer ekarriko du Ezpalak taldeak? Momentuz, kontzertuak ematen jarraitzeko asmoa daukagu. Baina badago ideia bat datorren urtean material berria sortzeko. Abesti solteren bat, EPren bat… edo ahal duguna. Baina 2024an abesti berriak sortzen eta zabaltzen segituko dugu, hori ziur.

@font-face {font-family:Arial; panose-1:2 11 6 4 2 2 2 2 2 4; mso-font-charset:0; mso-generic-font-family:auto; mso-font-pitch:variable; mso-font-signature:-536859905 -1073711037 9 0 511 0;}@font-face {font-family:"MS 明朝"; panose-1:0 0 0 0 0 0 0 0 0 0; mso-font-charset:128; mso-generic-font-family:roman; mso-font-format:other; mso-font-pitch:fixed; mso-font-signature:1 134676480 16 0 131072 0;}@font-face {font-family:"MS 明朝"; panose-1:0 0 0 0 0 0 0 0 0 0; mso-font-charset:128; mso-generic-font-family:roman; mso-font-format:other; mso-font-pitch:fixed; mso-font-signature:1 134676480 16 0 131072 0;}@font-face {font-family:Cambria; panose-1:2 4 5 3 5 4 6 3 2 4; mso-font-charset:0; mso-generic-font-family:auto; mso-font-pitch:variable; mso-font-signature:-536870145 1073743103 0 0 415 0;}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal {mso-style-unhide:no; mso-style-qformat:yes; mso-style-parent:""; margin:0cm; margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:12.0pt; font-family:Cambria; mso-ascii-font-family:Cambria; mso-ascii-theme-font:minor-latin; mso-fareast-font-family:"MS 明朝"; mso-fareast-theme-font:minor-fareast; mso-hansi-font-family:Cambria; mso-hansi-theme-font:minor-latin; mso-bidi-font-family:"Times New Roman"; mso-bidi-theme-font:minor-bidi; mso-ansi-language:ES-TRAD;}.MsoChpDefault {mso-style-type:export-only; mso-default-props:yes; font-family:Cambria; mso-ascii-font-family:Cambria; mso-ascii-theme-font:minor-latin; mso-fareast-font-family:"MS 明朝"; mso-fareast-theme-font:minor-fareast; mso-hansi-font-family:Cambria; mso-hansi-theme-font:minor-latin; mso-bidi-font-family:"Times New Roman"; mso-bidi-theme-font:minor-bidi; mso-ansi-language:ES;}div.WordSection1 {page:WordSection1;}

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.