entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Maider Lacalle 2010-10-13

CHANGING HORSES

Richard Birtill eta Francesca Cullen. Richard Birtill eta Francesca Cullen.
Mr & Mrs ziren orain dela hilabete; egun Changing Horses dira. Euskal Herrian izan dira berriki Gasteizko Artium zentroan eta Bilboko Euskalduna Jauregian kontzertu bana ematen eta Bilboko irrati batean gonbidatu moduan zeudelarik ezagutu zuten Errumaniako talde batek haien izena zeukala. Ordudanik Changing Horses dira. Richard Birtill abeslaria Entzun!-en galderei erantzun zien.

Richard Birtill eta Francesca Cullen Erresuma Batuko azken arrakasta dira eta haien musikak (folk-poparen arrastoan) martxoaren 5ean Gasteizko auditorioan bildutako guztiak liluratu zituen. Entzun!-ekin izateko astia ere izan zuten eta musikak arazoak konpontzerako orduan duen garrantziaz aritu ziren.


Nortzuk dira Changing Horses eta noiz sortu zineten?
Francesca eta biok lagun onak izan gara 16 urte genituenetik eta asko jotzen genuen elkarrekin. Orain dela bi urte taldea eratzea erabaki genuen eta orduan hasi ginen kontzertuak egiten. Taldea hasi eta hilabete batzuk geroago Nashvillera joateko gonbitea jaso genuen beste musikari batzuekin batera materiala grabatzeko.


Nolakoak izan dira talde moduan egon zareten bi urteak?
Bi urte hauetan egin dugun onena Nashvillera joatea izan da eta baita musika jaialdietan jotzea eta jendea ezagutzea ere, talde batean egotetik ateratzen duzuna. Talde askotan egon naiz zeintzuetan bost edo sei taldekide zeuden eta orain oso gustura nago bi bakarrik gaudelako. Modu honetan kuttunagoa da esperientzia; zure lagunik onenarekin oporretan egotea bezala bizitzen dugu.


Zuen abestiak lanarekin nazkatuta egoteari eta etxe kanpoan gertatzen denaren inguruan beldurra sentitzeari buruzkoak dira. Zergatik hain esperantzarik gabekoak?
Abestiak niretzat terapia antzekoak dira; gertatzen diren gauza txarren inguruan idazten dut. Ez diot gauza zehatz horri nire buruan bueltak ematen uzten gero burukomin batean bihur dadin; polita den zeozertan bihurtzen saiatzen naiz.


Izenak aldatu dituzue, Mr & Mrs-etik Changing Horses-era, zergatik aldaketa hau?
Alde batetik, Mr & Mrs izenak gure taldearekiko goxotasun sentimendu handiegia sortzen ari zen eta duoan gehiegi zentratzen zen jendea. Duo bat garen arren, kontzertu batzuk talde bezala jotzen ditugu ere eta jendeak gure izena entzuten zuenean segituan uste zuen bi ginela taldean. Ez genuen hori nahi. Changing Horses talde izen hobea da eta jendeak izena ikusten du taldekideen zenbakia baino lehenago.
Bestalde, Euskal Herrian geundenean jakin ahal izan genuen, irrati saio batean geundela, Errumaniako talde bat badagoela Mr&Mrs izena duena. Oso handiak omen dira eta ez genuen haien arrakasta zapuztu nahi (barreak).


Zeintzuk dira zuen etorkizunerako planak?
Apirilean albuma grabatuko dugu eta udan jaialdi askotan egingo ditugu agerraldiak; horretaz gain kontzertuak ere egingo ditugu.


Zer da zuen ibilbide musikalean eskuratu nahiko zenutena?
Musika egun osoko lana izatea gustatuko litzaiguke eta beste ezer egin behar ez izatea bizitzeko. Birak egitea eta diskoak grabatzea; hori da gustatuko litzaigukeena.
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.