Edurne Ormazabal
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Edurne Ormazabal (Tolosa, Gipuzkoa, 1963) EITBko (Euskal Irrati Telebista) Euskadi Gaztea irratiko koordinatzailea da haren sorreratik, 1990. urtean. Psikologian lizentziatua bada ere, komunikabideetan egin du ibilbide profesional osoa, prentsan, telebistan eta irratian aritua baita. Euskadi Gaztea euskarazko lehen irrati-formularen ardura bere gain hartu aurretik, Donostiako Herri Irratian eta Deia egunkarian egin zuen lan Tolosako berriemaile gisa, ondoren Antena 3 emisorean aritu zen, eta azkenik ETBko Katu Kale musika saioa aurkeztu zuen hiru urtez. Musikazaleok gogoan dugun saioa izan zen Katu Kale, eta Edurne Ormazabalek ere oroitzapen ezin hobea du programa hartaz.