entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-11-18

‘Zu lo han’: Nize taldearen berriena

Hirukoeteak diskoa kaleratu berri du, eta azaroaren 24an aurkezpen-kontzertua emango du Bilboko Kafe Antzokian.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Andrea Plazak (ahotsa eta gitarra), Niko Bortolinik ( baxua) eta Intza Arakistainek (bateria) osatzen dute Nize taldea. Urria erdialdera bigarren EPa argitaratu zuten, eta jada Berlinen ere aurkezteko astia izan dute. Berlingo K19 aretoan izan da, Lukiek taldearekin batera. 

Zu lo han izena jarri diote disko berriari, eta lau urteko epean atera duten bigarrena da. Izan ere, 2018an ezagutu zuten elkar eta orduantxe hasi ziren elkarrekin musika sortzen. 2019ko otsailean eman zuten aurreneko kontzertua, 2020an atera zuten zazpi kantaz osaturiko Ezin, eta iragan urrian bigarrena. Zu Lo Han 2021eko otsailean grabatu zuten Bilboko El Tigre estudioan; formatu fisikoan eros daiteke Atico Stero webgunean, eta plataforma digitaletan ere entzungarri dago. 

Datorren azaroaren 24an aurkeztuko dute Bilboko Kafe Antzokian, Otoi taldearekin batera. Hurbiltzen direnek batez ere 90eko hamarkadako rock doinuak entzungo dituzte, nahiz eta askotarikoak diren hirukote honen inspirazio-iturriak: Sonic Youth, Savages, Fontane D.C, Warpaint, The Hole, Belako, Berri Txarrak, Mourn… 

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.