X. edizioaren afixa.
Aurreko urteetan izandako arrakastaren bidetik, aurten ere martxoaren lehen larunbatean, herriko udalak antolatutako jardunaldi blueszalea izango da Zizurkilgo hiru tabernaren partaidetzarekin.
EGITARAUA 22:30, Atxulondo taberna: MARKOS UNTZETA TRIO Eibartarrak kaleratu berri duen diskoaren izenburuak argi adierazten du nora eramango gaituzten Markos Untzetaren kantuek. Blues, gospel eta country musikaren lurraldera egindako senezko bidaia da Mississippi. Legendaren arabera Robert Johnsonek bere arima deabruari saldu omen zion bidegurutze mitikoan abiatzen da, eta New Orleansera jaisten da, Mardi Gras inauteri festaz gozatzera, Memphisen eta Nashvillen geldialdiak eginez. Bidaia horretan Buddy Hollyrekin egingo dugu topo taberna bateko jukebox-aren inguruan, denboran atzera egin eta herrixka bateko bluesman zaharra etxeko atarian guretzat jotzen ari dela sentituko dugu eta haren auhen kantuak zirraraz beteko gaitu , eta tarteka autoan sartu eta errepideak zeharkatuko ditugu, irratiak zabaltzen dituen pop-rock eta blues-folk melodiak ozen abestuz. Era akustikoan, sendo.
23:15, Atxulondo taberna: XABI ta PETTINahikoa da Xabi eta Petti bost minutuz eszenatoki baten gainean elkarrekin ikustea, arima bikiak direla ohartzeko. Musika, eta bereziki rock & rolla, grinaz eta erraietatik bizitzeko eta ulertzeko modua partekatzen dute eta aspalditik elkarri dioten mirespena aintzat hartuta, denbora kontua zen elkarrekin zerbait egitea. Euren kontzertuak, akustikoak eta gordinak baina biziak, beroak eta elektrizitatez beterikoak, zeinetan beren gustuko kantarien abestiak aletzen dituzten. Rhythm & blues-aren klasikoak eta eurek konposatutakoak.
00:15 Egarri taberna: NICO WAYNE TOUSSANT BANDNico Wayne Toussaint, aho-soinua eta ahotsa: Honen ibilbideak haurtzaroan du jatorria, piano-jotzailea izanik aitak txikitatik erakutsi baitzion musika. Aitzitik, hamabost urte zituenean, James Cottoni entzun eta gero, Bluesean murgiltzeko erabakia hartu zuen, eta Cotton, Junior Wells, William Clarke, Muddy Waters, Jimmy Reed eta Louisiana Red bezalako aitzindarien grabazioak xehetasun osoz aztertzeari ekin zion.
Estatu Batuetara joan zen bluesa gertuagotik ezagutzeko, eta Chicagotik Nueva Orleanseraino ibili zen Minneapolisen egonaldi luze bat egin baino lehen. Gisa honetan ezagutu zituen, besteak beste, Jimmy Johnson, Eddy C. Campbell, R.J. Mischo, Luther Allison eta Billy Branch, baita haiekin batera jo ere. 1993. urtetik aurrera Frantzian joko zuen aitarekin batera osatutako taldearekin, eta hiru urte geroago haren izena daraman proiektua osatu zuen, bere-berea. Talde honekin sarrera egiten zien, esate baterako, Magic Slim, Calvin Russel, Five Blind Boys of Alabama eta Mick Taylor bezalako bandei. Era berean, Jazz in Marciac, Nancy Jazz Pulsations, Blues sur Seine, Meg