entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-02-09

Zea Mays taldeak Adore, Kemena, Kuraia diskoaren aurkezpen-bira berria hasiko du

Miarritzen hasiko dira otsailaren 11n, eta Euskal Herriko hiriburuetan ez ezik, Madrilen, Bartzelonan eta Berlinen nahiz Zurichen ere ariko dira.

Zea mays zea mays

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Zea Mays - Corazón de Tango

Iragan azaroan kaleratu zuen Zea Mays bandak disko berria: Adore, Kemena, Kuraia. Lan osoa baino lehenago, baina, izena ematen dioten hiru pieza horiek zabaldu zituzten banaka, eta aurkezpen-bira labur bat ere osatu zuten. Bada, orain, disko berria osorik jendaurrean eta zuzenean aurkezteko bira hasiko dute.  

Errepertorio berriak, Adore-Kemena-Kuraia hiruko indartsu horretaz aparte, Doctor Deseoren Corazón de Tango sonaturen moldaketa dakar, baita Rozalén-ekin batera borobildu zuten Ez Naiz Ni pieza ere. 

Proba modura, Amurrion, kontzertu pribatu bat egin dutela aitortu du taldeak, eta beren musika eta taldea bera indartsu sentitzen dutela adierazi dute. Kontzertu luzeak izango direla ere azpimarratu dute, kanta berriak jotzeaz gain, betikoez gozatzeko aukera ere eskaini nahi dutelako. 

Kontzertu-ziklo berria Miarritzeko Atabal aretoan hasiko dute otsailaren 11n. Beste euskal hiriburu batzuetan ere ariko dira:Iruñean, martxoaren 24an, Zentral aretoan.

Donostian, apirilaren 21ean (sold out) eta 22an, Dabadaban.Bilbon, apirilaren 28an (sold out) eta 29an, Kafe Antzokian.Gasteizen, maiatzaren 13an, Jimmy Jazzen. 

Sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko. 

Madrilen (otsailak 17, Wurlitzer Ballroom), Oviedon (otsailak 24, La Salvaje), Boiron (otsailak 25, A Pousada), Mazaleón (martxoak 31, L’Argilaga), Barcelona (apirilak 1, Sala Sidecar) ere ariko dira. Eta urrutiago, Europan, Berna, Zurich edota Berlin moduko hirietan egingo dute geldialdia. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.