entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-01-09

XARMA, DANBAKA IV LEHIAKETAREN IRABAZLE

Xarma eszenatokiari su ematen. Xarma eszenatokiari su ematen.
Ondarruko Xarma taldea gailendu da Danbaka lehiaketaren laugarren edizioan. Epaimahaiaren aburuz, abesti landu, indartsu eta zuzeneko tinkoa izan da garaile.

Xarmak jaso du Danbakako talde onenaren saria: disko bat grabatu eta kaleratzea. Lord Witch bergararrak aldiz, jaso dute Debagoieneko talde onenaren saria eta azkenik, Desprezio hirugarren sailkatu dira.


*** HONATX EPAIMAHAIAK EGINDAKO HIRU FINALISTEN BALORAZIOA:

Desprezio
Epaimahaiak Dezpreziokoen freskotasuna nabarmenduta ere ez da erraza final baten, ikusleek begi eta belarri guztiak erne, lehenengoko egunean bezala jardutea. Oraingoan baliteke apur uzkur samar hasi izana ala minutu batzuk behar izatea beroketarako. Abesti bakar baten kontua izan da azkenean eta ikusleentzako pare bat. Azkenean oholtza gainean zein aurrean, ondo girotuta neurri ona hartuta egin dute saioa Despreziokoek. Hiru akorde eta jarrera, horixe izan da euren premisa, finalerako bidea ireki diena eta finalean ere baleko saioa egitera eraman dituena. Baliteke oraingoan "sosotxoago" jardun izana baina, kontrasana badirudi ere, gogotsuago ikusi zaie, arreta handiagoarekin jotzen, kontzentratuago. Aurreko saiotik aldea eta garapena hor ikusi da, agian.

Xarma
Hurrengo Xarma eta tinkotasun betez ekin diote emanaldiari. Hasiera hasieratik konbentzitu dute ondarrutarrek: bizi, indartsu, erritmo erakargarriekin eta entzuleak eurek nahi duten bidetik eramanez. Gozatuz eginiko bidea izan da gainera, eurak eta ikusleak baita ere gozaraziz. Erabat bete dute agertokia, baxu jola ia kabitu ezinka eta talde osoa ere erraldoi. Abantaila daukate garapen handiko abestiak dituztelako eta horrek berez duten indarrak, ez du hutsik egiten. Ahalegina ere handia egin dute ondo girotu eta agertokiaz gain aretoaz jabetzeko. Kutsatu dute azkenean euren xarma hori tinkotasun tematiz. Aurreo saioko eragozpen tekniko barik Danbakara erakustera etorritako maila eman dute.

Lord Witch
Sekulako harrera beroa egin diete zale eta lagunek Lord Witchekoei. Taldea ere guztia emateko gertu etorri da, garaipenerako prest. Agertokiratze handia, ke eta guzti, eszenatokia euren modura moldatuta. Txalo eta oihuen artean sartu dira kideak oholtzara. Segundu bat bera ere ez dute itxaron ikuskizun osoa emateko. Ikusleak euren menpe eta egurra banatuta. Daukaten maila teknikoaz gutxi dago eransteko, guztiz kontrolpean daukaten arloa da-eta. Gauzak horrela, ikuskizuna eskaintzera eta zaleak gozaraztera dedikatu dira lehen segundutik. Metal festa itzela izan da Lord Witchekoena, jotzen azkenak izanik ere inortxo ere ez loak hartzeko modukoa, punteoen eromen guztiarekin. Ereserki moduan planteatzen dituzte abestiak ta baita horrela bizi ere. Bikainak hasieratik amaierara arte, mitikoa.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.