entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-12-13

On hirukoa izen bereko lehen diskoarekin estreinatu da

Jauko Barik, Keike, Xarma eta Brankan bandetan aritutako taldekideek osatzen dute proiektu berri hau

On taldearen diskoaren azala. On taldearen diskoaren azala.
Lotura erlazionatuak
Itsaso Gutierrez (ahotsa eta gitarra), Denis Alberdi (bateria) eta Ibai Suarez (baxua) hirukoteak osatzen du taldea. Donostiarra, berriztarra eta bermeotarra. Orain, lehen diskoa aurkezten ari dira han-hemen.

Rock indartsua jorratzen dute, melodikoa, Xarmaren bidetik askotan eta iturri askotarikoa, baina gitarra zorrotzetan hezurmamitzen dena. Baina, batez ere, emakumearen begiradatik eta kezketatik egindako disko bat da, non bulimia, emakumeen kontrako tratu txarrak, emakumeek euren bizitza besteen zaintzangaltzeko joeraren inguruan... mintzo den Itsaso Gutierrez.
Hain zuzen ere, Itsaso 1998tik munduan dabil musikan, Jauko Barik taldearen sorreratik, konpositore, gitarra-jole, abeslari eta letra egile gisa. Eta orain, On taldearen gidari dugu. Udan Donostiako Izan Pirata lehiaketaren irabazle suertatu ziren eta aitzaki horrekin, Neu Nabigatzera kanta egin zuten Fer Apoaren kolaborazioarekin.
Uztaila eta iraila bitartean beraien lehen lana grabatu dute, On, hamaika kantu biltzen dituena. Bilboko Koba estudioetan grabatu dute Xanpe teknikariarekin. Ikasle Abertzaleak-entzako ere kantua prestatu dute, non Fermin Muguruzaren eta Andoni Delirium Tremens-en kolaborazioa izan duten.


bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.