entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-11-17

Xabi Solano eta Chambaoko La Mari fusioan

Behin Eta Berriz single berrian eskuz esku ari dira bi artistak. Abendu hasieran Esne Beltza taldeak aurkeztuko duen Esne Bidea disko berriaren lehen aurrerapen kanta da.

Behin eta Berriz - Esne Beltza & La Mari (Chambao)

Chambaoko La Mari kantariaren kolaborazio berezia dakar Esne Beltza taldeak zabaldu duen Behin Eta Berriz single berriak. Euskaraz abesten entzun daiteke La Mari, eta Rafa Sardina arduratu da produkzioaz. Single honetan ez ezik, disko osoaren produkzioan aritu da hainbat Grammy irabazi dituen Rafa Sardina musika ekoizle bermeotarra. Los Angeles eta Euskal Herria artean grabatzen aritu dira taldekideak.

Lehenengo hau ez ezik, lankidetza gehiago eta aniztasun handia iragarri dute Esne Beltzakoek bere hurrengo diskoaz hitz egiterakoan. Mundu osoko artistek parte hartu omen dute Esne Bidea izena eramango duen lan berriaren grabaketan. Taldearen zortzigarren lan luzea izango da. “Soinu-muga berriak esploratzeko gonbidapena” ere izango omen da.

Esne Bidea disko berria, abendu hasierarako, Durangoko Azokarako, izango du prest Xabi Solano buru duen talde gipuzkoarrak.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.