entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-03-16

Willis Drummond bandak Gure Tokiak Tour II abiatu du

Hiru asteburutan, 11 kontzertu emango dituzte beste horrenbeste herritako aretoetan. Guztiak Euskal Herrian. Sarrerak salgai daude jada.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Iragan azaroaren 18an Hala Ere izeneko diskoa kaleratu zutenetik, laukotea han eta hemen ibili da kontzertuak ematen.Martxoa hasieran eman zuten amaitutzat Japonia eta Korean barrena egin duten bira, eta ziklo hori itxita beste bati ekingo diote orain.

Gaur bertan (martxoak 16) abiatuko dute Gure Tokiak Tour II izenaz zabaldu duten kontzertu-sorta. Hurrengo hiru asteburuetan, 11 kontzertu emango dituzte Euskal Herriko 11 leku “alternatibotan”. Areto edo espazioa horiei dagokionez, hala arrazoitu dute taldekideek aukeraketa: “Gure ibilbidean osos garrantzitsuak izan direlako ala, sinpleki, Euskal Herriaren eta euskararen biziarentzat garrantzitsuak ikusten ditugulako”.

Aurreneko kontzertua (gaur, martxoak 16), Arrasateko gaztetxean izango da.
Eta hurrengoak:

Martxoak 17: SANTURTZI. La Kelo gaztetxea.
Martxoak 18: HONDARRIBIA. Psilocybenea.
Martxoak 19: ABADIÑO. Amarauna arte fabrika.
Martxoak 24: LAUDIO. Aiaraldea ekintzen faktoria.
Martxoak 25: LIZARRA. Peña La Bota.
Martxoak 26: AÑORGA. Zinema zaharra.
Martxoak 30: BERA. Kataku herri ostatua.
Martxoak 31: TOLOSA. Bonberenea. 
Apirilak 1: GERNIKA. Astra.
Apirilak 2: OÑATI. Antixena gaztetxia. 

Sarrerak https:willisdrummond.net webgunearen bitartez eskura daitezke. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.