entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-05-19

VII. Dantz jaialdia abuztuaren 24tik 26ra izango da Donostian

Beste batzuen artean, Jeff Mills, Dr. Rubinstein, John Talabot, Blawan, DJ Plython, Interstellar Funk, Rene Wise eta A4 ariko dira musika elektronikoaren jaialdian.

Dr Rubinstein Dr Rubinstein

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Zazpigarren urtez, Donostia hiriak Dantz jaialdia hartuko du abuztuan. Hilaren 24tik 26ra bitarte, nazioarteko musika elektronikoaren erreferenteak batuko dira Gipuzkoako hiriburuan. Besteak beste, Miramongo Anfiteatroak, Tabakalerak, Kutxa Kultur Klubak eta Illunbek hartuko dituzte kontzertuak. 

Zuzeneko emanaldiez aparte, bestelako kultur jarduerek, hitzaldiek eta performanceek ere osatuko dute egitaraua.

Hain justu, abuztuaren 24an, THING performancea hartuko du Kutxa Kultur Klubak. Zuzeneko saio inprobisatua da, musika elektronikoaz gozatzeko aukera ematen duena eta, besteak beste, Error Etica, Pina, Another Machines, Izar5 eta Vema Diodesek parte hartuko dute ekitaldian.

Abuztuaren 25an, Andre Zigarrogileak plazan, 17:00etatik aurrera, Sally Rous, Zuri, Ines eta Yngryd dj-ak ariko dira. Ondoren, 22:30etatik aurrera, Illunben, egitarauak aurrera segituko Bihotza, Bassywax, Lena Willikens, DVS1 eta Blawan taldeen eskutik. 

Ixteko, abuztuaren 26an, Miramongo Anfiteatroan, Ope Loeb, Baiuca, DJ Python, Interstellar Funk eta John Talabot DJak ariko dira 17:00etatik 00:00etara. A4, Rene Wise, Dr Rubinstein eta Jeff Mills-ekin jarraituko du programazioak Illunben 00:30etatik aurrera.

Sarrerak eta informazio osoa HEMEN

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.