Xabi Camarero, Ander Hurtado, Saratxo, Dani Vicente eta Jorge Sachok osatzen dute, egun, Urtz taldea. Hiru hamarkada baino gehiago daramatzate eszenatokietan (geldialdiak tarteko), eta orain disko berria aurkeztu berri dute.
Sestaoko PoloSur estudioan grabatu dute, hain justu, Dani Vicente taldekidearen estudioan eta, azaldu dutenez, aurrekoetara baino soinu elektronikoagoak ekarri dituzte bederatzigarren disko honetara.
Zazpi kanta biltzen ditu guztira eta, azaldu dutenez, Esnatzean izena jarri diote, hain justu, lozorroan murgildutako testuinguru soziala interpelatu nahi duelako.
Aurkezpen-bira datorren urtarrilean abiatuko dute, eta maiatza bitarte Euskal Herriko hainbat hiriburutan ariko dira.
Urtarrilak 17: Bilborock, Bilbo.
Otsailak 3: Moby Dick, Madril.
Otsailak 23: Doka, Donostia.
Martxoak 15: Zentral, Iruña.
Apirilak 13: Hoki, Zuberoa.
Apirilak 20: Le Magnetó, Baiona.
Maiatzak 3: Urban Rock Concept, Gasteiz.