entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2010-01-14

TALDE BERRIAK KONFIRMATU DITU PRIMAVERA SOUNDEK

Lotura erlazionatuak
Datorren maiatzaren 27, 28 eta 29an Bartzelonan egingo den Primavera Sound jaialdiko kartelean talde berri andana gehitu da, hala nola, Tortoise (post-rock), Grizzly Bear (pop esperimentala), Built to Spill (indie-rock) eta Condo Fucks (Yo La Tengo taldearen garage-rock egitasmoa).

Horiez gain, honako izen hauek ere konfirmatu dituzte jaialdiaren antolatzaileek: Seefel, elektronika jorratzen duen talde ingeles mitikoa; Beak>, Portishead taldeko Geoff Barrows musikariaren kraut proiektu berria; Thee Oh Sees (AEB) eta Mujeres (Katalunia) taldeen garage-pop doinuak; Fake B lood-en elektronika dantzagarria; Apse eta Sian Alice Group taldeen post-rocka; Ben Frost-en esperimentazioa; Black Math Horseman koadrilaren metala, eta Monotonix israeldarren basakeria.

Hona hemen otsailaren 2an Primavera Sound jaialdiak bidali duen talde konfirmatuen zerrenda osoa: Pixies, Pavement, Wilco, Orbital, Superchunk, The Fall, Camar
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.