entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero & Sagardantza 2005

PRIMAVERA SOUND 2005 Forum esparrua (Bartzelona) (2005/05/26-27-28)

Sexu sonikoa Sexu sonikoa

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Bi hitz hasteko: Jaialdiaren leku aldaketarekin asmatu du antolakuntzak. Iazko ilararik ez da egon eta eroso mugitu gara barrutik. Txarrena: janaria. Txerriek ere irentsiko ez lituzketen hanburgesa kiskali horiek kasu (gu txerriak ez garenez irentsi genituen). Hoberena: musika. Honatx udaberrian maitemintzeko arrazoi zenbait (telegrafikoki bada ere)



Art Brut: Punk pop dibertigarria.
Maximo Park: Emanaldi sendoa, jaialdiko lehen ezustekoa.
The Arcade Fire: Jaialdiko kontzertu hoberena, Funeral diskoaren dohainak berretsiz.
Isis: Post metal, oso ona baina grabeak altuegi zeuden eta atzera egin behar izan nuen bihotza aterako zitzaidalakoan.
Radio 4: New York, oso intentsoak, gogoa jarri zuten baina soinuak ez zien lagundu.
Max Tundra: Elektronikaren Txikito de la Calzada.
Iggi & the Stooges: Atzera begiratuz aurrera egiten, Gasteizen baino indartsuago aurkitu nituen.
New Order: Ez ziren fin ibili, momentu batzuetan nahiko berbenero jardun zuten, nahiz eta kritikak gehiegi zigortu zituen, edo aspergarriak.
The Human League: Nitsa-Apolotik ihes egin genuen ahalik eta urrunen.
Mercury Rev: Inork espero ez zuen kontzertu ikaragarria eskaini zuten edo, soinuek inguratuta, gauari magia puntua ezarri zioten.
Micah P. Hinson: Barruraino sartu zaizkigun kantuak.
Piano Magic: Indartsua, zuzena, sendoa eta elektrikoa.
Nouvelle Vague: Bertsio akustikoak, frantses formatuan... le amour...
Sons & daughters: Eskoziako altxor berria, emanaldia aurrera zioan heinean hazi egin ziren, ez dute mugarik... edo, sorpresa handia, handienetakoa!
Erase Errata: Neska borrokalarien dislokea: Ona.
Josh Rouse: Kantu xamurrak, erakargarriak eta dotoreak.
Steve Earle: Jaialdiko onenen artean... Beatles-en Revolution eta Chambers
Brothers-en Time Has Come Today abestien bertsioak jo zituen: aldarrikapen elektrikoa).
Sonic Youth: Planeta sonikoan bizi dira, beti gazte, edo 20 minutu zarata ordu bateko kontzertuan gehiegitxo.
Gang of Four: 50 urterekin punkiak dira. A ze kontzertua!
The Wedding Present: Ondo nahiz eta afaltzen harrapatu ninduten.
The Dirtboms: Punk, rock&roll eta soul ikaragarria edo
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.