entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-09-14

Sustraien Matxinadan batu dira Gorka Hermosa eta Garikoitz Mendizabal

Soinu-jotzaileak eta txistulariak 11 kanta biltzen dituen diskoa kaleratu dute. Carles Benavent eta Tino di Geraldo musikariek ere kolaboratu dute.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Gorka Hermosa soinu-jotzailea eta Garikoitz Mendizabal txistularia aspaldi egosten hasi ziren proiektuak argia ikusi du. Hermosak konposatutako 11 abestirekin ondu dute Sustraien Matxinada izeneko diskoa, eta Elkar argitaletxearekin kaleratu dute.

Nazioarteko hainbat sari jasotakoa da Hermosa, eta haren konposizioak munduko hamaika bazterretako orkestrek jotzen dituzte. Mendizabalek, bestalde, urteak daramatza txistuaren soinuekin bide abangoardistak urratzen. Bi egileen gogo bizia zen elkarrekin zerbait egitea, baina agenda kontuak tarteko atzeratu omen da orain arte. Bada talentu gehiago Sustraien Matxinada diskoan. Izan ere, Carles Benavent baxu-jotzailea eta Tino di Geraldo bateria ere gonbidatu dituzte parte hartzera. Eskarmentu handikoak dira biak hala biak, besteak beste, Miles Davis, Chick Corea, Paco de Lucia eta Camaron de la Islarekin aritutakoak.

Fusioa dago, horrenbestez, Hermosak konposatutako eta Mendizabalek eta enparauek aberastutako disko honen oinarri-oinarrian.

Aurreneko kontzertua Zumarragan emango dute irailaren 23an.
Eta aurrerago:
Gasteiz. Antxina Folk jaialdia. Azaroan.
Bilbo. Loraldia. Martxoan.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.