entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-09-07

Sua eta Neomak taldeek elkarrekin egingo dute bira Asian

Urriaren 6tik 15era bitarte, Korea eta Japoniako jaialdi zein areto garrantzitsuenetan ariko dira zuzenean.

Sua Sua

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Sua lauko bizkaitarrak eta Neomak zazpikote gipuzkoarrak elkarrekin egingo dute Asia mendebaldeko bira. Urriko lehenengo hamabostaldian izango da, eta Korea nahiz Japoniako plaza garrantzitsuetan ariko dira.

Lehenengo geltokia Hego Koreako hiriburua dute, Seul, bertan egingo baitute Zandari festa (urriaren 6an Suak, 7an Neomak-ek). Azokako showcasean emango dute kontzertua, Asiako programatzaile eta musika arloko langileen aurrean. Eta, gainera, Musinsa Garage areto mitikoan Basque Night edo Euskal Gaualdia egingo dute hilaren 7an, eta han ere izango dira.

Japonian bi lekutan emongo ditue kontzertuak: Japoniako Fight For Rights edizinoan, batetik; Tokioko Chofu Cross aretoan. Han, Sua eta Neomak taldeez gain, Caribbean Dandy, Johnsons Motorcar eta Ray? Oh… Needa!! taldeak ariko dira zuzenean.

Euskal Herrira itzuli aurretik, Japonia erdialdeko Minakami herrian egiten duten M Festival jaialdian hartuko dute parte bi egunez.

Ane Barrenetxea (ahotsa), Janire López (baxua), Julen Gilbert Wright (gitarra) eta Esteban Gaviria (bateria) dira SUA. 2022an bigarren lan luzea grabatu zuten Haritz Harreguyren estudioan: Gorde Genituen Beldurrak

Neomak zazpikote gipuzkoarrak ere Haritz Harreguyren gidaritzapean grabau zituen Ilargi barriak eta Hamen aurrerapen kanta. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.